10etik 17ra bitartean
Julieta Venegas, gaueko protagonista
Erredakzioa
Abeslari mexikarrak eta su artifizialek Donostiako Aste Nagusiko bigarren gaua piztuko dute.
Donostiako Aste Nagusiak bigarren gaua du eta Sagueseko oholtzetan Julieta Venegas abeslaria da protagonista nagusia. Mexikarraren emanaldia gauerdi aldera hasiko da, su artifizialak amaitu ostean.
Izan ere, gaur Portugalgo Luso Pirotecniak botako ditu suak, Donostiako lehiaketa lau aldiz irabazi duen enpresa, hain zuzen ere.
Kontsulta ezazu egitarau osoa: Programa de Semana Grande 2013 (jatorrizkoa, gaztelaniaz).