Itxi

Udalaren protokoloa

Sexu erasoen aurrean jarrera aktiboa izateko deia egin du Donostiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Sexu erasoen aurrean nola jokatu azaltzen duten liburuxkak banatu dituzte hiriko 175 taberna eta txosnatan eta hiriko autobus eta taxi gidarien artean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donostiako Udalak sexu erasoen kontrako protokoloa aurkeztu du gaur; izan ere, "Indarkeria sexistari aurre egitea guztion ardura da" lelopean Donostiako Aste Nagusiari begira sentsibilizazio kanpaina martxan jarri du. Hala, Udalak sexu erasoen aurrean jarrera aktiboa izateko eta erasoen lekuko izanez gero salatzeko deia egin du.

Eneko Goia Donostiako alkateak eta Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziak gaur eman dituzte sentsibilizazio kanpainari buruzko xehetasunak. Azaldu dutenez, sexu erasoei aurre hartzea eta aurre egiteaz gain, lan guztietan eta bereziki eremu pribatuan egiten diren zaintza-lanetan, ardurak banatzea eta berdintasunezko portaerak sustatzea du helburu gaur aurkeztutako kanpainak.

Duñike Agirrezabalagak azaldu duenez, ostiral eguerdian eraso sexisten aurkako pankarta bat jarriko dute ostiral eguerdian Udaletxeko terrazan.

Gainera, sexu erasoak eta tratu txarrak saihesteko liburuxkak banatuko zaizkie emakumeei zein gizonei eta indarkeria matxistaren aurrean jarrera aktiboa izateko gonbita egingo zaie. Berdintasun, autodefentsa eta indarkeria sexistaren prebentzio alorretan espezializatuta dauden hezitzaileek banatuko dituzte liburuxkak festa guneetan.

Agirrezabalaren esanetan, 14 eta 75 urte bitarteko 44 emakumek parte hartu zuten uztailean egin diren autodefentsa feministako tailerretan, eta azken asteetan 5.000 panfleto inguru banatu dituzte hirian sexu erasoen aurrean nola jokatu azalduz. Gainera, hiriko 175 taberna eta txosnatan eta hiriko autobus eta taxi gidarien artean erasoen aurkako protokoloa banatu dute.

Aste Nagusiaren baitan, informazio gune bat jarriko da indarkeria sexistari aurrea hartzeko eta arreta emateko eta sentsibilizazio-lana egiteko. Egun hauetan jarriko da informazio gunea: abuztuaren 15ean, portuan, 12:00etatik 15:00etara; eta abuztuaren 17an, Boulevardean, 17:00etatik 20:00etara.

 

etara.

 

etara.

 

etara.

 

Bideoak (1)