Itxi

Gertaera

Gizon baten hilotza agertu da Olarizu parkean, Gasteizen

Agentziak | Erredakzioa

Ertzaintzak istripuaren hipotesia darabil eskuartean eta, momentuz, baztertu egin dute hilketa. Gorpua parkeko putzu batean topatu dute.

Suhiltzaileek bertara jo behar izan dute hildakoa uretatik ateratzeko. Irudia: EiTB

Adineko gizonezko baten hilotza agertu da Olarizu parkeko putzu batean, Gasteizen, hiriburu gasteiztarrek suhiltzaileek Eferi jakinarazi diotenez.

Segurtasun Sailetik Eferi azaldu diotenez, Ertzaintzak istripuaren hipotesia darabil eskuartean eta, momentuz, baztertu egin dute hilketa, gorputzean ez baitute topatu indarkeria zantzurik.

Gizon honen heriotza 17:00ak pasatxo zirenean ezagutu dute, parketik zebilen pertsona bat gorpua urmaelean ikusita, larrialdi zerbitzuak jakinean jarri eta gero.

Hala, Gasteizeko suhiltzaileek bertara jo eta gizonezkoa uretatik atera dute. Ez zeraman agiririk soinean eta, hilotzaren ondoan, makila bat aurkitu dute.

Heriotza horren testuingurua eta probak kontuan hartuta, ikertzaileek uste dute gizonak istripua izan ahal duela; zorabiatu eta uretara jausi omen da.

Hilotza berreskuratu eta gero, Ertzaintza bertan izan da, gorpua altxatu arte, eta, ondoren, Gasteizko Auzitegiko Institutu Anatomikora bidali dute, autopsia egin diezaioten.

 

 

Informazio gehiago (1)