Itxi

Gertaera

Urruntzeko agindua urratu eta agenteei eraso die gizon batek Gasteizen

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Gizona -38 urte- atxilotu dute eta, gainera, Udaltzaingoak eginbideak abiarazi ditu pertsona horrek urratu dituen beste bi urruntzeko agindurengatik.

Gasteizko Udaltzaingoak 38 urteko gizonezko bat atxilotu du emakume batengandik zuen urruntzeko agindua urratzeagatik eta atxilotu zuten agenteei eraso egiteagatik.

Gertaera atzo, asteartea, 17:00ak aldera jazo zen, Koroatzearen inguruan. Agenteek jakin zuten gizonezko bat biktimak lan egiten duen dendaren erakusleihoaren aurrean zegoela.

Hala, udaltzainek hara jo zuten eta, gizonezkoa identifikatu eta emakumea barruan zegoela konprobatu eta gero, baieztatu zuten urruntzeko agindua indarrean zegoela.

Hori dela eta, agenteek gizonezkoari jakinarazi zioten atxilotu behar zutela eta, orduan, indarkeriazko jarrera hartu zuen.

Gizona eskuak lotzea ekiditen saiatu zen eta agenteei eraso zien, azkenean, atxilotu egin zuten.

Gainera, Udaltzaingoak eginbideak abiarazi ditu pertsona horrek urratu dituen beste bi urruntzeko agindurengatik.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

>

 

 

Informazio gehiago (1)