Itxi

Isuna

Bi txirrindulari zigortuta Gasteizen, alkohol-tasa gainditzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

21 eta 26 urteko bi gazteek alkoholemia-proba egin behar izan dute, eta gidarientzat gehienez ere baimendutako alkohol-tasa gainditu dute.

Gasteizko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, baimendutako alkohol-tasa gainditu duten bi txirrindulari zigortu ditu Udaltzaingoak, 500 eta 1.000 euroko isunak jarrita, hurrenez hurren.

21 eta 26 urteko bi gazteek alkoholemia-proba egin behar izan dute, eta, horren arabera, gidariek jaurtitako arnasako litro bakoitzeko 0.55-0.53 eta 0.71-0.64 miligramo alkohol zuten.

Alde horretatik, alkohola edan ondoren edozein ibilgailu gidatzea debekatuta dagoela gogorarazi du Udaltzaingoak. Era berean, alkoholemia-proba egitea beharrezkoa dela nabarmendu du, eta ezetz esatekotan 1.000 eurorainoko isuna jar dezaketela.

Horrenbestez, baimendutako alkohol-tasa gainditzen duten gidari guztiek zigor administratibo bera izango dute, baina gidabaimena kentzeko arriskurik izan gabe.

urik izan gabe.