Kargatzen...
Itxi

Ostegun honetan

Onik aurkitu dute Gasteizen asteazkenetik desagertuta zegoen emakumea

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ehiztari batek topatu du, Gobeon. Emakumea apur bat desorientatuta zegoen, baina bere kordean; laguntzarik gabe ibiltzeko gai zen.

Familiak argazki hau zabaldu du sare sozialetan. Irudia: @VOSTeuskadi.

Gasteizen asteazkenetik desagertuta zegoen 69 urteko emakumea onik topatu dute ostegun goizean, eitb.eus-i Udaltzainaren iturriek baieztatu diotenez.

Aipatu iturrien arabera, ehiztari batek aurkitu du emakumea, Gobeon. Apur bat desorientatuta zegoen, baina osasun-egoera ona zuen: bere kordean zegoen eta laguntzarik gabe ibiltzeko gai zen. Anbulantziaz eraman dute, osasun-azterketa egitea xede.