Itxi

41 urte

Emakume bat ikerketapean alaba lapurtzeko erabiltzeagatik, Gasteizen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Supermerkatu batean osten ari zirela harrapatu zituzten.

Gasteizko Udaltzaingoak 41 urteko emakume bat ikertzen ari da supermerkatu batean bere adingabeko alabaren laguntzaz produktuak lapurtzea egotzita.

Agenteek dei bat jaso zuten emakume bat Santiago zonaldeko saltoki batean hainbat objektu laupurtzen harrapatu eta atxiki zutela abisatzeko.

Poliziak ustezko lapurra identifikatu zuen, hasieran bere poltsa erabili zuen, eta gero bere alabaren bizkar-zorroa, ostu nahi zituzten produktuak ezkutatzeko.

Dendak objektu guztiak berreskuratu ahal izan zituen eta emakumea epaiketa azkar baterako deitu dute, lapurreta egiteko adingabeko bat erabilitzea egotzita.