Itxi

Abuztuaren 3tik aurrera

Celedon protagonista, mugikorrentzat egindako jolas batean

Agentziak | Erredakzioa

Celedon skyride deitutako jolasa Gasteizko Jaiapp aplikazioaren baitan agertuko da eta Gasteizko jaien bezperatik aurrera jatsi ahal izango da, doan.

Aplikazioa Biharech enpresa arabarrak garatu du. Irudia: bihartec.com

Celedon gazteei zuzendutako jolas baten protagonista da; jolasa -mugikorrentzat- enpresa arabar batek egin du eta lehena izan da Zalduondoko (Araba) herritarra jolas batean sartzen. Celedonek abuztuaren 4an zeharkatuko du Gasteizko zerua, Andre Mari Zuriko jaiei hasiera emateko.

Celedon skyride deitutako jolasa Gasteizko Jaiapp aplikazioaren baitan agertuko da eta Gasteizko jaien bezperatik aurrera jatsi ahal izango da, doan.

Jolasean, Celedon hiriburu arabarretako zerutik mugitu beharra dago, ahalik eta urrunen hel dadin. Ibilbidean, jaien alde negatiboak saihestu beharko ditu eta sariak jaso, esaterako, txanponak, ogitartekoak, ardoa eta garagardoa.

Emaitzak erregistratu egingo dituzte eta jaien azken egunean, abuztuaren 9an, urrunen heltzea lortu den jokalariaren izena ezagutaraziko dute.

Javier Galdon gasteiztarra izan da Birthtech enpresa arabarrak egindako jolasaren marrazkigilea. Bien artean, halaber, The Magic Pon jolasa ere egin zuten eta 2015ean Estatu espainiarrean egindako gazteentzako 10 aplikazio onen artean aukeratu zuten.

 

 

>

 

 

Albisteak (3)