Itxi

Andre Maria Zuriaren jaiak

Hiria garbitzeko 182 baliabide bideratuko dituzte Gasteizko jaietan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Zeledonen jaitsieraren ostean, Gasteizko jaietako ekitaldirik jendetsuena dena, Andre Maria Zuriaren plazan botatako beira bildu eta plaza garbituko dute.

Zeledon, Gasteizko herritarrak agurtzen (2015). Argazkia: EiTB

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak ostegun honetan, abuztuaren 4an, hasiko dira.  Zeledonen jaitsierarekin batera, 350 ekitaldi baino gehiago martxan jarriko dituzte, datorren asteazkenera arte, hilak 10. Arrazoi horregatik, Udalak 182 baliabide inguru bideratuko ditu hiria ahalik eta garbien izateko, besteak beste, ureztatzaileak, erkotzako makinak, gurditxoak eta biltzaileak.

Hala, Zeledonen jaitsieraren ostean hasiko dira Andre Maria Zuriaren plazan beira jasotzen eta plaza garbitzen, arratsaldeko 19:00etarako guztiz garbi egon dadin saiatzeko; izan ere, udal segizioa bertatik igaroko da ordu horretan. Halaber, garbiketa lanek 21:30ra arte jarraituko dute, Farolen Prozesioa 22:00etan hasten denerako guztiz buka daitezen, Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Alde horretatik, Iñaki Prusilla Ingurumen zinegotziak azpimarratu duenez “ahalegin berezia” egingo da hiria garbi izateko.  Era berean, garbiketa eta hondakin bilketarako programaren helburu nagusia “jaietan hiriko kaleak eta plazak txukun edukitzea” dela gaineratu du Prusillak.

Gainera, Andre Maria Zuriaren plazara joateko asmoa dutenei beirazko botilarik ez eramateko eskaera egin die Ingurumen zinegotziak, “jai ekitaldi garrantzitsuenak gorabeherarik gabe ospatu ahal izateko, eta zikinkeria handiena sortzen duten jardueren ondorioak gutxiesteko”, esan du Prusillak.

Halaber, herritarren laguntza eskatu du kristalezko botilarik ez sartzeko, “arriskutsuak izateaz gain ez baitira ezinbestekoak”. Era berean, urtero “kristalek egindako ebakien irudi beldurgarriak” ikusten direla gaineratu du, eta “horrelako ontziak sartuz gero, edukiontzietara botatzeko eskaera” egin die herritarrei.

2016ko Andre Maria Zuriaren jaietako garbiketan eta hondakinen bilketan, FCC eta GMSM enpresen esku dagoen garbiketa-kontrataren makina berri guztiak erabiliko dira.

erabiliko dira.erabiliko dira.erabiliko dira.

Albisteak (4)