Itxi

Balantzea

Urtaran: 'Bortxaketa saiakera da jai bikainen puntu beltz bakarra'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Mugimendu feministak Udalak baino sexu eraso gehiago zenbatu ditu.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. EiTB

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak adierazi du atzo bi gizonek 21 urteko neska bati egin zioten bortxaketa saiakera dela Andre Maria Zuriaren jai “bikainen” "puntu beltz bakarra".

Urtaranek oro har "balantze positiboa" egin du festei buruz, eta "parte-hartze handia" nabarmendu du batik bat.

Alkatearen esanetan, Udalak indarkeria matxistaren aurkako protokoloa abiatu du kasu baten berri izan duenean. Hor, baina, mugimendu feminista ez dago ados. Izan ere, Udalak dio jaietan eraso matxista bakarra egon dela (aipatutako bortxaketa), baina mugimendu feministak gutxienez bederatzi zenbatu ditu.

Urtaranen azalpenen arabera, bortxaketa saiakera jaien testuinguruan jazo zen, baina gainerako erasoak "zoritxarrez" urte osoan gertatzen direnak dira.

Alabaina, mugimendu feministak kritikatu egin du Udalak kalean edo etxebizitza batean jazo diren erasoen artean ezberdintasunak ezartzea.

Jaiak, datutan

Bestalde, alkateak zehaztu du Zeledonen jaitsieran 80.000 pertsona elkartu zirela Andre Maria Zuriaren plazan eta alboko kaleetan, eta Principal Antzokiak 10.731 ikusle izan dituela.

Gainera, gaueko kontzertuetan ere parte-hartze handia izan dela gaineratu du, batez ere Celtas Cortosek emandakoan.

Urtaranek ohartarazi du Udalak ez dituela debekatuko zezenketak, etorkizunean herritarrek hala erabaki ezean, baina erantsi du ez dituela finantzatuko.

Jaietan, 408 pertsona artatu izan dituzte, horietako 85, Zeledonen jaitsiera. Halaber, 146k toxikazio etilikoa izan dute, horietako 21 adingabeak ziren.

ingabeak ziren.

Albisteak (2)