LOMCE-REN aurkako protestak
Beste lau atxiloketa Nafarroan, M-17ko ikasle grebako istiluengatik
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atxiloketa horiekin, dagoeneko 13 dira aipatutako istiluengatik Nafarroan atzemandakoak.
Espainiako Poliziak lau gazte atxilotu ditu gaur Iruñean, Burlatan eta Sakanan, martxoaren 17ko ikasle greban jazotako istiluetan desordena publikoak egin izana egotzita.
Atxiloketa horiekin, dagoeneko 13 dira istiluengatik Nafarroan atzemandakoak. Azken lau atxiloetatik, hiru adingabeak dira.
Lau gazteak aske geratu dira Espainiako Poliziak izapideak egin ostean. Kasua Adingabeen Fiskaltzaren eta Iruñeko Instrukzio Epaitegiaren esku utzi dute.