Itxi

Sanferminetan

Gaur deklaratuko dute sanferminetako bortxaketagatik atxilotutakoek

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Atxilotuek kartzelatik deklaratuko dute bideokonferentzia bidez, 18 urteko neska batek jasan zuen bortxaketaren inguruan. Horietako bat guardia zibila da eta beste bat militarra.

Bortxaketaren ondoren egindako protestetako bat. Argazkia: EiTB

Aurtengo sanferminetan taldekako bortxaketa egiteagatik auzipetutako bost andaluziarrek, tartean guardia zibil bat eta militar bat daude, gaur, ostirala, deklaratuko dute bideokonferentzia bidez, preso dauden espetxeetatik.

Epaileak bost sexu-eraso delitu egotzi die, Madrilgo 18 urteko gazte bat bortxatzeagatik eta telefonoaren bidez grabatzeagatik, uztailaren 7ko goizaldean.

Iruñeko lau zenbakiko Instrukzio Epaitegiko titularrak egindako autoan, 500.000 euroko bermea ezarri zien bostei, "taldeka egindako, errepikatutako eta koito ugariekin egindako gertaera oso larrien" neurrikoa.

Ebazpenaren arabera, Uztailaren 7an, 03:00ak aldera, J.A.P.M auzipetua gaztearekin hitz egiten hasi zen Gazteluko plazan. Berak eta J.E.D., A.J.C.E., A.M.G.E eta A.B.F lau adiskideek autoraino lagundu behar zuten. Biktimak bertan lo egiteko asmoa zuen.

Bidean, Paulino Caballero kaleko atari bat zabalik zegoela aprobetxatuz, J.A.P.M.k atea ez ixteko eutsi eta gazteari ?eskumuturretatik? heldu zioten. Atarian ?behartuta sartu, inguratu eta nagusitasun fisikoaz baliatuz? sexu-erasoa bideratu zuten. Emakumeak ezin izan zuen uko egin.

Bien bitartean, A.M.G.Ek ?bere mugikorrarekin, eta gainerakoen baimenarekin, dena grabatu zuen?. Ondoren gerriko poltsatik mugikorra kendu zioten biktimari, telefonoaren bi memoria txartel eta zorroa utzita. Gaztea jantzi eta ataritik atera zenean negarrez hasi zen. Ezezagun batzuek artatu zuten eta Poliziari abisua eman zioten, sexu-eraso baten biktima izan zela aitortu ondoren.

Udaltzaingoari gertatutakoa kontatu zion berehala, eta egileen identifikaziorako datu erabakigarriak eman zituen. Erasotzaileak zezen-plazan aurkitu zituzten entzierroa bukatu ondoren.

Magistratuaren hitzetan, biktimaren baimenik ez zen sekula izan, inondik inora ere. Grabazioa horren lekuko dela ebatzi du epaileak, nagusitasun fisikoaren egoera bistakoa delako.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)