Landabenen
Lokal bat hustu dute Iruñean ezkontza ospatzen asteburua eman ostean
Agentziak | erredakzioa
250 lagunek parrandan jarraitzen zuten lokalean 06:00etan. Udaltzaingoak bi arau-hausterengatik salatu du lokala: ordutegitik kanpo aritzeagatik eta barruan erretzea baimentzeagatik.
Iruñeko Udaltzaingoak Landabengo industrialdean dagoen lokal bat hutsarazi du gaur, astelehena, 06:00etan, 250 pertsonak asteburuan egindako ezkontza bat ospatzen jarraitzen zuten arren.
Udaltzaingoak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lokala hustu eta gero, salaketa jarri dute horren kontra bi arau-hauste egotzita: legeak zehazten duen ordutegitik kanpo aritzea eta barruan erretzea baimentzea.
Gainera, agenteek lau lokal aztertu dituzte asteburuan, lokaletan gehienez ere baimendutako pertsona kopurua kontrolatzeko kanpainaren baitan, eta batean ere ez dute gehienezko kopurua gainditu.
purua gainditu.