Itxi

Lehiaketa

Basaurik Rubik kuboaren Nazioarteko Txapelketa hartuko du apirilean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Parte-hartzaileak “fewes moves” delako modalitatean lehiatuko dira, hau da, Rubik kuboa ahalik eta mugimendu gutxien eginez osatu beharko dute.

Rubik kuboa. Artxiboko argazkia: EiTB

Basaurik Rubik kuboaren III Nazioarteko Txapelketa hartuko du apirilaren 1ean. Egun berean hamabost herrialde desberdinetan egingo dute txapelketa hori. Guztira, hogei egoitza egongo dira.

Parte-hartzaileak “fewes moves” delako modalitatean lehiatuko dira, hau da, Rubik kuboa ahalik eta mugimendu gutxien eginez osatu beharko dute. Basaurin, bederatzi lehiakide izango dira: Alex Domingo, Alexander Olleta del Molinom David Hernandez, Diego Alfonso, Eder Olivenci, Eki Gonzalez, Jorge Orrieta, Raul Ramos eta Ruben Lopez de Juan.

World Cube Association elkarteak antolatuta, Basozelai auzoko Kultur Etxean egingo dute lehiaketa, Basauriko Udalak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Bigarren edizioan, 195 pertsona lehiatu ziren. Aurtengo edizioan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Rubik kuboaren Nazioarteko Txapelketaren webgunean.