Bisitaldia
Eva Longoria aktorea, Euskadin
Agentziak | Erredakzioa
"Desperate Housewives" telesail ezaguneko protagonistetako bat Eltziegon izan zen atzo, Errioxako ardoen jatorri izeneko saria jaso eta urtebetera.
Irribarrea ahoan eta Errioxako ardo kopa eskuan. Halaxe ibili zen atzo Eva Longoria aktore ezaguna Eltziegon (Araba). Besteak beste, "Desperate Housewives" telesailean Gabrielleren rola egiteagatik da ezaguna Longoria.
Aktore estatubatuarrak duela urtebete jaso zuen Errioxa Prestigioa saria, Errioxako ardoen jatorri izenak urtero ematen duena, alegia. Aktoreak bere fundazioarekin egiten duen lan humanitarioa eta ardoa sustatzeko egindako lana saritu nahi izan zuten horrela.
Bisitaldian Eltziegoko mahasti batean izan zen Longoria. Haren hitzetan, "zoragarria da Errioxan ardoaren kultura eta tradizioa nonahi egotea, eta sustraiak ez galtzeko egiten den ahalegina". Aktoreak aitortu zuenez, bereziki maite du ardo beltza: "Errioxakoa bermea da, badakizu ez duzula hutsik egingo".