Bilboko udaletxeak 125 urte
'Ibilbide birtuala' Bilboko udaletxetik
eitb.eus
Eraikinak 125 urte bete dituela eta, Udalak 'bisita birtualak' sortu ditu bilbao.eus webgunean.
Bilboko udaletxeak 125 urte bete ditu astelehen honetan (apirilak 17), eta, hori dela eta, Udalak eraikinean "ibilbide birtuala" egiteko aukera jarri du bilbao.eus webgunean.
Ibilbide horretan, erabiltzaileak arabiar aretoa, eskailera inperialak, osoko bilkuren aretoa, balkoia eta beste hainbat leku bisitatu ahal ditu, etxetik atera gabe.
Gainera, Udalak bisita gidatuak antolatu ditu, eta webgunean bertan egin daiteke erreserba.