Itxi

Egitarau ofiziala

Estibaliz Ruiz de Azuak hasiera eman die Gasteizko San Prudentzio jaiei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

EiTBko kazetariaren pregoiaz gain, Boreas Camara taldearen emanaldia izan da, Aiara Dantza Taldea lagun zuela, Principal antzokian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Estibaliz Ruiz de Azua EiTBko kazetaria izan da 2017ko San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako pregoilaria, eta, hori dela eta, berak irakurri du pregoia gaur, 20:00etatik aurrera, Principal antzokian.

Pregoiaz gain, Boreas Camara taldearen emanaldia izan da, Aiara Dantza Taldea lagun zuela.

Kazetari gisa egindako lanaz gain, landa eremuan bizi diren pertsonen beharrizan eta aldarrikapenei ahotsa emateko egindako jarduna nabarmendu du Aldundiak; izan ere, Gebarako Administrazio Batzarreko lehendakaria da.

Estibaliz Ruiz de Azuak diskurtso hunkigarria egin du eta gai pertsonal asko izan ditu hizpide, hala nola, familia, alabak edota minbizia izan zuenekoa.

Bere profesioaz ere aritu da. Kazetari gasteiztarrak irratian hasi zuen bere ibilbidea, geroago telebistara pasatzeko. Egun, ETBko 'Teleberri' albistegia aurkezten du, asteburuetan.

Hitzaldian, umorez kontatu du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak telefonoz deitu ziola pregoilari izateko proposamena eginez eta horrelako eskaintza baten aurrean ezetzik onartuko ez zuela esanez.

Bestalde, berarentzat San Prudentziotako unerik berezienak zeintzuk diren azaldu du: "Erretreta, danborrada, Armentiako landetara nahiz Estibalizko Santutegira egiten diren igoerak".

Ruiz de Azua Kazetaritzan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Komunikazioan, protokoloan eta harreman publikoetan aditua da, eta 1992an hasi zuen komunikazio ibilbidea Cadena Ser Gasteiz irratian. 2001etik, EiTB Taldean ari da, eta asteburuko "Teleberri" albistegiko aurkezlea da gaur egun.

 

_imagen.jpg" />

Albisteak (1)

Bideoak (1)