Kargatzen...
Itxi

Bilbo

Bilboko kaleak pianoz bete dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Guztira, sei piano jarri dituzte hiriko gune ezagunenetan.

Pianoetako bat Guggenheim museoaren atarian jarri dute. Argazkia: EiTB

Jesus Serra Fundazioak eta Maria Casal nazioarteko musika lehiaketak sei piano jarri dituzte Bilboko gune ezagunenetan, eta nahi dutenek pianoa jotzeko aukera izango dute.

Bosgarren urtez jarraian antolatu dute ekimena, eta hiriko espazio publiko hauetan ipini dituzte: Guggenheim museoko zabalgunean, Azkuna Zentroko atarian, Plaza Barrian, Zazpikaleetan, Kale Nagusian eta erdigunean.

Argazkia: EiTB

Pianoak jarri dituzten tokietatik pasatzen den orok izango du melodiaren bat jo edota abesti bat interpretatzeko aukera. Izan ere, musikari profesionalek eta afizionatuek jo ahalko dute.

Argazkia: EiTB

Pianoak nahi duenaren eskura izango dira Bilboko kaleetan, 10:00etatik 20:00etara.

Eguna amaitzeko, 19:30ean, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua izango da Euskalduna Jauregian.

duna Jauregian.