Kargatzen...
Itxi

Ikuskizuna

Izuen Zirkua bueltan da Bilbon

eitb.eus

Leer en Castellano

"Manicomio" ikuskizuna eskainiko du ekainaren 1etik 4ra, Miribillan.

Izuen Zirkua (Circo de los Horrores) konpainia bueltan da Bilbon, eta "Manicomio" ikuskizuna eskainiko du ekainaren 1etik 4ra.

Karpa Bilbao Arena pabiloian jarriko dute, Miribilla auzoan.

Oraingoan, XVIII. mendeko zoroetxe ilun batean egongo da girotuta ikuskizuna. Bertan, zorotasunak ez du mugarik izango, eta ikusleek hainbat pertsonaia eszentriko ezagutuko dituzte.

Show-a Nosferatuk zuzenduko du (Suso Silva aktorea), eta orotara bi ordu iraungo du. Tarte horretan, malabaristak, akrobatak, monologistak, pailazoak eta ekilibristak izango dira.

Izuen Zirkuak 10 urte bete ditu aurten. Hamarkada horretan, hiru ikuskizun eskaini ditu: "Circo de los Horrores", "Manicomio" eta "Cabaret Maldito".

Guztira 50etik gora hiri bisitatu dituzte, eta bi milioi ikusle izan ditu.