Itxi

Gastronomia

Gasteizek Arabako pintxo onena hautatuko du ekainean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Ekainaren 23tik uztailaren 2ra, herritarrek Arabako pintxo onenak dastatu eta bozkatu ahalko dituzte.

Iazko irabazleak. Argazkia: Facebook

Gasteizek Arabako Pintxoaren IV. Aste Nagusia hartuko du ekainaren 23tik uztailaren 2ra.

Aurten, berrikuntza gisa, fase final bat antolatuko dute. Horretan, 23 establezimendu lehiatuko dira uztailaren 4an eta 5ean Escoriaza-Esquivel jauregian sari nagusiak lortzeko.

Ekainaren 23tik uztailaren 2ra, herritarrek lehiaketan parte hartuko duten establezimenduetan dastatu ahal izango dituzte pintxoak. Gainera, bozkatu ahalko dute, epaimahai profesional batekin batera.

Fase finala bi saiotan egingo dute: lehenengoan final-erdiak egingo dituzte, eta, bigarrenean, finala, 8 pintxorekin.