Bizkaia
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, ohorearen kontrako delitua leporatuta
Agentziak | Erredakzioa
Mezu iraingarriak bidaltzen omen zizkien webgune eta foroetako erabiltzaileei, eta ezezagunen datuak erabiltzen zituen Sarean bere nortasuna ezkutatzeko.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon (Bizkaia), webguneetan eta foroetan erabiltzaileak haserrarazi eta mezu iraingarriak bidaltzea egotzita. Gainera, beste pertsona batzuen izenak eta argazkiak erabiltzen omen zituen Sarean bere nortasuna ezkutatzeko. Ohorearen kontrako delitua leporatu diote.
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, Castellon pertsona batek salaketa jarri ondoren abiatu zuten ikerketa, norbaitek bere datuak eta argazkiak Interneten bere baimenik gabe zabaldu zituela salatu ondoren.
Ondorioz, Guardia Zibilak Barakaldoko 38 urteko bizilagun bat identifikatu du. USB memoria ugari, disko gogorrak eta lapurtutako telefono mugikor bat atzeman dituzte haren etxean.