Donostia
Herritarrek aukeratuko dute Urrezko Danborra, bozketa baten bidez
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alderdiek adostu bezala, udal taldeek 3-5 hautagai aukeratuko dituzte, aurkeztutako proposamenen artean, eta, ondoren, herritarrek hautatuko dute irabazlea.
Donostiarrek azken hitza izango dute Urrezko Danborra hautatzeko prozesuan, eta Udaleko Bozeramaileen Batzordeak hautatutako hautagai batzuen artean aukeratu ahalko dute, bozketa publiko batean.
Udaleko taldeek aurreakordioa lortu dute astearte honetan, Urrezko Danborra izendatzeko prozedura erreformatzeko.
Aurten, polemika handia piztu zen, golardoa Angels Barcelo kazetari kataluniarrari eman nahi ziotelako. Donostiarrek haren merituak zalantzan jarri zituztela ikusita, azkenean saria hutsik geratu zen.
Hemendik aurrera, elkarteek eta herritarrek hilabeteko epea izango dute proposamenak aurkezteko.
Ondoren, udal taldeen bozeramaileek hiru eta bost hautagai artean hautatuko dituzte, aurkeztutako proposamenen artean, eta izen horien artean herritarrek irabazlea aukeratuko dute, bozketa popular batean.
Horren ostean, Udalbatzak berretsi egingo du irabazlea.
Orain arte, San Sebastian Turismo sozietatearen administrazio kontseiluak hautatu izan du Urrezko Danborraren irabazlea.
Ondoren, baina, Udalbatzak berretsi egin behar zuen erakunde horren erabakia, eta ez du beti eman argi berdea. Aurten, adibidez, atzera bota du saria Angels Barcelori emateko erabakia.