Itxi

Abuztuaren 4tik 9ra

Gasteizek badu Andre Maria Zuriaren jaietako kartela

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Juan Gargallo Vazquez ilustratzaileak irabazi du Andre Maria Zuriaren jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa, “Perfiles de Vitoria” lanarekin.

Gasteizek badu Andre Maria Zuriaren jaietako kartela

Juan Gargallo Vazquezek irabazki du azkenean Andre Maria Zuriaren jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa, ?Perfiles de Vitoria?  lanarekin. Gasteizko jaiak abuztuaren 4tik 9ra bitartean izango dira.

Juan Gargallo Vazquez ilustratzaileak 33 urte ditu eta Gasteizen jaio zen arren, gaur egun Valentzian bizi da.

Aurten 59 egilek hartu dute parte jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa hrretan, hau da, iaz baino 24 gehiago. Guztira, 64 lan aurkeztu dira lehiaketara, Udalak jakitera eman duenez.

?Perfiles de Vitoria? kartelak iragarriko ditu 2017ko Andre Maria Zuriaren jaiak.

Asteartean, jaiak iragartzeko epaimahaiak aukeratu zuen kartela erretiratu behar izan zuen Gasteizko Udalak, hura iragarri eta ordu batzuetara, ez zela berria ohartu baitziren.

Udalak erabaki hori hartu aurretik, Fernandezek berak ere uko egin zion sariari, hanka-sartzeaz ohartu zenean, ez baitzekien urtez urte halabeharrez kartel berria aurkeztu behar dela.

Albisteak (3)