Itxi

Andre Maria Zuriaren jaiak

Eva Garcia Saenz de Urturik jaurtiko du Gasteizko jaietako txupinazoa

eitb.eus

Leer en Castellano

Idazle ezagunak emango die hasiera Andre Maria Zuriaren jaiei, abuztuaren 4an.

Eva Garcia Saenz de Urturi idazlea. Argazkia: EiTB

Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarrak jaurtiko du Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emango dien txupinazoa, ETBk jakin duenez.

Horrela, Gasteizen girotuta dauden El Silencio de La Ciudad Blanca eta Los Ritos del Agua liburuen egilea izango da aurtengo txupinera.

Zeledon abuztuaren 4an jaitsiko da Andre Maria Zuriaren plazara, txupinazoaren ostean.

Aurten, Udalak debekatu egin du plazara eta alboko kaleetara beirazko botilak sartzea. Izan ere, urtero hainbat pertsona zauritu ohi dira, bertan pilatutako kristalekin edo xanpain botilak irekitzean jaurtitako kortxoekin.

Alternatiba gisa, plastikozko bota berrerabilgarri eta birziklagarri bat sustatu dute, 0,50 zentimoko prezio "sinbolikoa" izango duena.

Jaietan kontzertu ugari izango dira. Besteak beste, talde hauek arituko dira: La Raiz, Zea Mays, ETS, El Drogas, Morat, M-Clan, Mikel Urdangarín, Huntza, Hesian eta Maider Zabalegi.

Albisteak (4)