San Fermin jaiak
Renfek zerbitzua indartuko du sanferminetan 31.000 leku gehiago eskainiz
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Uztailaren 5etik 16ra bitartean, Iruñea irteera edo helmuga duten tren gehiago ibiliko dira.
Renfek tren zerbitzua indartuko du Iruñeko San Fermin jaiei begira, eta uztailaren 5etik 16ra bitartean Iruñea irteera edo helmuga duten tren gehiago ibiliko dira.
Tren zerbitzuak Nafarroako hiriburua Zaragoza, Tutera, Burgos, Gasteiz, Bartzelona, Tarragona, Lleida, Sevilla, Kordoba eta Malagarekin lotuko ditu, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko lineen bitartez.
Bartzelona-Iruñea linean esaterako, 37 tren eta 10.080 eserleku gehiago egongo dira, eta Madril eta Iruñea lotzen dituen linean, berriz, 10.000 gehiago.
Gainera, asteburuetan, egunean sei tren joango dira Madrildik eta Bartzelonatik Iruñera.