Itxi

Bilbo

Bilboko itsasadarreko uraren kalitatea aztertuko du Udalak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Gainera, 'alarma egoerari' eta Bilboko itsasadarraren inguruan zabaltzen ari den 'irudi txarrari' amaiera emateko eskatu du Juan Maria Aburto alkateak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur iragarri duenez, Bilboko itsasadarreko uraren kalitatea aztertuko du Udalak oinarrizko analitiken bitartez. Halaber, Bilboko itsasadarraren aurrean zabaltzen ari den "irudi txarrari" eta piztu den "alarma egoerari" amaiera emateko eskatu du alkateak.

Horren esanetan, bere eskumena "izan edo ez izan", uraren kalitatea neurtzeko oinarrizko analitikak egitea eskatu du Udalak. Zehatz-mehatz esanda, udaletxe aurreko pantalanetik hasi eta Itsas Museoaren pareraino egingo dute azterketa, igeriketako probak egiteko egokia den ala ez argitzeko.

Alkateak Bilboko VIII. banderaren aurkezpenean egin ditu adierazpen horiek; izan ere, larunbatean hasiko da traineruen Eusko Label Liga, Bilbon.

Osakidetzak aurreko astean ohartarazi zuenez, maiatzaren 20an Bilbon izan zen triatloian parte hartu zuten hiru pertsonak leptospirosia omen dute, proba horretan itsasadarrean igeri egin ondoren. Kasu horietako bat baieztatuta dago, eta beste biak susmagarriak dira.

magarriak dira.

Albisteak (2)

Bideoak (1)