Jaiak
Donostiako Aste Nagusiko suak botatzeko arduradunak aurkeztu dituzte
eitb.eus
Besteak beste, Italiako, Txinako eta Castelloko hainbat pirotekniak hartuko dute parte su festen nazioarteko lehiaketan.
Donostiako Udalak Aste Nagusiko su artifizialen nazioarteko lehiaketan parte hartuko duten pirotekniak aurkeztu ditu.
Su festak Kontxako badian izango dira, egunero, 22:45ean.
Hauxe da egitaraua:
- Larunbata, abuztuak 12: Pirotecnia Accitana María Angustias (Granada)
- Igandea, abuztuak 13: Pirotecnia Hermanos Caballer (Castello)
- Astelehena, abuztuak 14: Pirotecnia del Mediterráneo (Valentzia)
- Asteartea, abuztuak 15: Pirotecnia Poleggi (Italia)
- Asteazkena, abuztuak 16: Pirotecnia Peñarroja (Castello)
- Osteguna, abuztuak 17: Liuyang Newyear Fireworks (Txina)
- Ostirala, abuztuak 18: Pirotecnia Lopez (Coruña)
- Larunbata, abuztuak 19: Pirotecnia Ricasa (Valentzia)