Istripua
Pertsona bat zauritu da Bilbon, tranbiak eta auto batek talka eginda
Agentziak | Erredakzioa
18:10 aldera izan da istripua, Leizaola lehendakariaren kalean. Autoaren gidaria Basurtuko Ospitalera eraman dute, ibilgailuan harrapatuta geratu ostean.
Pertsona bat zauritu da arratsaldean Bizkaiko hiriburuan, Bilboko erdigunean tranbiak eta auto batek talka eginda.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 18:10 aldera izan da zirkulazio-istripua, Leizaola lehendakariaren kalean, Bilboko erdigunean.
Istripuaren ondorioz, auto horretako gidaria harrapatuta gelditu da ibilgailuan. Ondorioz, Bilboko suhiltzaileen laguntza behar izan da zauritua ibilgailutik ateratzeko.
Jarraian, Basurtuko Ospitalera eraman dute.