Gasteiz
Amaia Ramiro eta Erlantz Zabalza izango dira Neska Txiki eta Zeledon Txiki
Agentziak | Erredakzioa
Amaiak Arantzabela ikastolan ikasten du, eta Olentzerok jakinarazi zion Neska Txiki izango zela. Erlantzek, berriz, Ikasbidea ikastolan ikasten du, eta aitak eman zion albistea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Amaia Ramiro eta Erlantz Zabalza Gasteizko protagonista nagusiak izango dira abuztuaren 7an, egun horretan Neska Txiki eta Zeledon Txiki izango baitira, Andre Maria Zuriaren jaietan. Egun hori txikienei eskaintzen zaien eguna da.
Gasteizko Udaleko harrera aretoan egindako ekitaldian, Zeledon Txikik euritakoa eta zahatoa jaso ditu, eta Neska Txikik, euritakoa. Gorka Urtaran alkateak biak zoriondu ditu, eta jaietako egun handia “oso ondo” igaro ditzatela opa die, “bizitza osoan gogoratuko duten zerbait baita”.
Amaia (9 urte) eta Erlantz (13 urte) Basatiak eta Txinpartak taldeetako kideak dira, hurrenez hurren. “Umeek irudikatzen dute ondoen jaietako isla: errutina alde batera uzten dakite, inor ez bezala murgiltzen dira jaian, eta egun hauek gogo handiz bizi dituzte”, nabarmendu du Estíbaliz Canto zinegotziak astearte honetan egindako agerraldian.
Amaiak Arantzabela ikastolan ikasten du, eta Olentzerok berak jakinarazi zion aurtengo Neska Txiki izango zela. Erlantzek, berriz, Ikasbidea ikastolan ikasten du, eta aitak eman zion albistea. Ildo horretatik, egunen batean Zeledon "handi” izatea espero du.
Neska Txiki eta Zeledon Txiki izango dira abuztuaren 7ko protagonista nagusiak. 11:00etan, ohiko lore-eskaintza egingo dute Andre Maria Zuriaren irudiaren aurrean, eta Plaza Berrira jaitsiko dira eguerdian, bertan izango diren herritarrak agurtzera.
tzera.