Donostiako Aste Nagusia
Caballer Anaiak, Su Artifizialen Lehiaketako 'Urrezko Maskorra'ren garaile
Agentziak | Erredakzioa
'Zilarrezko Maskorra' Peñarrojari (Castello) eman dio epaimahaiak, eta 'Urrezko Maskorra' Lopez pirotekniarentzat (Coruña) izan da. Azken horrek iaz irabazi zuen.
Hermanos Caballer enpresak (Castello) irabazi du larunbat honetan Donostiako 54. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa. Gauean amaituko da, lehiatik kanpo dagoen ikuskizun berezi batekin, Aste Nagusiari amaiera jarriz.
?Zilarrezko Maskorra? Peñarrojari (Castello) eman dio epaimahaiak, eta ?Urrezko Maskorra? Lopez pirotekniarentzat (Coruña) izan da. Azken horrek iaz irabazi zuen.
Epaimahai Gaztearen saria ere Peñarrojak eraman du. Asteazkenean txalo zaparrada handia jaso zuen ikusleen aldetik.
Aurtengo irabazle nagusia Hermanos Caballer izan da. Igandean argiztatu zuen Donostiako Kontxako badia.
Jose Vicente Caballerrek jaso du eguerdian sari ospetsua, eta pozik azaldu da lehenengoz ?Urrezko Maskorra? lortzeagatik, izan ere, guztiek ?maila altua? erakutsi dutela nabarmendu du.