Kargatzen...
Itxi

Ezbeharra

Emakume gazte bat erreskatatu dute Bermeon, malekoian erorikoa izan ostean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Suhiltzaileek atera dute 25 urteko emakumea bertatik goizaldean, buruan kolpe bat eta zauri ugari zituela.

suhiltzaileek, gaztea erreskatatzen. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak.

25 urteko emakume bat erreskatatu dute Bermeon, malekoian erorikoa izan ondoren. Gazteak kolpea jaso du buruan, eta gorputzean zauri ugari zituen, baina ez dago larri.

03:40 aldera gertatu da ezbeharra, bermeotar gaztea malekoira erori denean, izotz lantegiaren parean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Bermeo jaiak ospatzen ari da egunotan, eta bertatik pasatzen ari ziren lagun batzuek entzun dute neska laguntza eske, eta Ertzaintzari deitu diote.

Suhiltzaileak heldu bitartean, ertzainak egon dira gaztearekin. Kai-muturretik atera ostean, Gernika-Lumoko ospitalera eraman dute.