Nafarroa
Bi emakume ospitalera, Iruñeko etxebizitza batean piztutako sutea dela eta
Agentziak | Erredakzioa
Ermitagaña auzoko etxebizitza baten logela piztu ziren garrak atzo arratsaldean, eta bi bizilagunek amatatu zituzten su-itzalgailuak erabilita.
Sutea piztu zen atzo arratsaldean Iruñeko etxebizitza batean, eta bi bizilagun eraman behar izan zituzten Nafarroako Ospitalera, kea arnasteagatik.
Iruñeko Udaltzaingoak ostegun honetan jakinarazi duenez, sutea arratsaldean gertatu zen, Malon de Chaide kaleko etxebizitza batean, Ermitagaña auzoan. Etxebizitzan zeuden bi gazteak ondoezik jarri ziren kea arnasteagatik.
Garrak logeletako batean piztu omen ziren, eta bi bizilagunek amatatu zituzten su-itzalgailuak erabilita.