Itxi

Sute txikia

Hiru pertsona zauritu dira Donostian, sute batean kea arnastuta

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Gainera, beste pertsona bat intoxikatu da Mallabian, etxe batean piztutako sute batean kea arnastuta. Suteak amatatutzat eman dituzte jada.

41, 83 eta 89 urteko hiru pertsona zauritu dira larunbat goizalde honetan Donostian, etxe batean piztutako sute batean kea arnastuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

00:15ak aldera jazo da gertaera, Erroteta kaleko etxebizitza batean sutea piztu denean. Dena dela, ordu horretan ez zegoen inor etxe barruan.

Larrialdi zerbitzuko kideek abisua jaso zutenean suhiltzaileak lekura bidali zituzten, eta bizilagunak etxeetatik atera zituzten, badaezpada. Sugarrek sortutako kea arnasteagatik, bi gizon eta emakume bat intoxikatu ziren eta lekuan bertan artatu behar izan zituzten. 01:15ak aldera, amatatutzat eman zuten sutea.

Beste lagun bat intoxikatuta Mallabian

Mallabiko (Bizkaia) etxebizitza batean beste pertsona bat intoxikatu da, kea arnastuta. Ondoko bi eraikinetan ere kalteak eragin dituzte sugarrek.

Joan den ostiralean, 11:25ak aldera, piztu zen sutea, Calvario kaleko etxebizitza bateko tximinian.