Spot-a
Coca Colak Europa osorako iragarki bat grabatu du Bilboko metroan
eitb.eus
Iragarkia 50 herrialdetan ikusi ahal izango da, hurrengo hilabeteetan.
Coca Cola transnazionalak 50 herrialdetan ikusi ahalko den iragarki bat grabatu du asteon Bilboko metroan.
Hain zuzen ere, iragarkia Basauriko geltokian eta Arizeko tailerretan grabatu dute, El Correo egunkariak jakinarazi duenez. Hurrengo hilabeteetan publikatuko dute.
Estatubatuar konpainiak Bilboko metroaren alde egin zuen, Norman Fosterren diseinu ederrengatik, baina Parisko metroa eta Alemaniako, Errusiako eta Ukrainako hainbat geltoki ere aztertu zituen.