Bularreko minbiziaren aurka
Milaka pertsonak arrosaz jantzi dute Bilbo, minbiziaren aurkako lasterketan
Agentziak | Erredakzioa
Kamisetak eta zenbakiak salduz bildutako diru guztia ikerketara bideratuko da, eta Zamudioko BioGune zentroari emango diote.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Milaka pertsona bildu dira igande goiz honetan Bilbon, bularreko minbiziaren aurkako IV. lasterketa solidarioan. Lasterketa bost kilometrokoa izan da, eta 10.000 korrikalarik parte hartu dute bertan.
Eguraldi ona lagun, parte hartzaileak 11:00etan hasi dira korrikan. Guggenheim Museotik Euskalduna Jauregira joan dira, eta, handik, zubitik jaitsi eta udaletxerako bidea hartu dute. Zubia gurutzatu ostean Guggenheimera itzuli dira.
Besteak beste, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Jon Darpon Osasun sailburua, Beatriz Marcos PPko zinegotzia eta Asun Merinero Podemoseko zinegotzia izan dira lasterketa solidarioan.
4ª Carrera solidaria contra Cancer de Mama organizada por Acambi. Juntos, sociedad, instituciones, asociaciones, investigadores y sanitarios pic.twitter.com/HrAcru2SUh
— Jon Darpón (@jdarpon) 8 de octubre de 2017
Bat, bi eta hiru!!!! Empezamos a correr para luchar contra el cáncer de mama #EntreAmigos #LagunArtean #AcambiBizkaia #Bilbao pic.twitter.com/hKuhA2CX81
— Josu Erkoreka (@jerkoreka) 8 de octubre de 2017
Bularreko Minbiziaren Bizkaiko Elkarteak (ACAMBI) antolatu du bularreko minbiziaren aurkako lasterketa. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 10.000 korrikalarik eman dute izena.
Kamisetak eta zenbakiak saltzen bildutako diru guztia ikerketara bideratuta dago, eta Zamudioko BioGune zentroari emango diote.