Kargatzen...
Itxi

Gasteiz

Beste auto bat, Aihotz plazako eskaileretatik erortzeko zorian

eitb.eus

Leer en Castellano

Bi hilabetean bigarrenez, ibilgailu bat harrapatuta geratu da eskailerotan. Udalak seinaleztapena hobetuko du bertan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Auto bat harrapatuta geratu da Gasteizen Villa Suso eta Aihotz plaza lotzen dituen eskaileretan, eta erortzeko zorian geratu da.

Tankera horretako istripu bat izan den bigarren aldia da azken bi hilabeteetan, eta, horregatik, Udalak iragarri du inguruko seinaleztapena hobetuko duela.

Abuztuaren amaieran, ibilgailu bat eskailerotatik erortzeko zorian izan zen, GPS nabigatzaileak argibide okerrak eman zizkiolako. Gaur, gainera, beste auto bat geratu da harrapatuta, kasu honetan auzokide batek emandako argibideak direla eta.

Udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira.

 

 

 

Argazkiak: Gasteizko Udala

Bideoak (1)