Kargatzen...
Itxi

Zarata

Iruñeko udaltzainek 50 gazte aterarazi dituzte bi etxebizitzatatik

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Auzokideek udaltzainei deitu diete Antso Jakitunaren hiribideko eta Ezkirotz kaleko bi etxebizitzatan gazteak festa egiten ari zirelako.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iruñean, Udaltzaingoak 50 bat gazte aterarazi ditu asteburu honetan bi etxebizitzatatik, jende ugari zegoelako festa eta zarata egiten.

Auzokideek Udaltzaingoari deitu diote Antso Jakitunaren hiribideko eta Ezkirotz kaleko bi etxebizitzatan gazteak festa egiten ari zirelako. 23 gazte zeuden horietako batean, eta 28, berriz, bestean. Tuna eta guzti ari ziren horietako batean.

Agenteek hustu egin dituzte biak, eta salaketa jarri dute etxebizitza horietako bizilagunen kontra, Gizalegea sustatzeko Udal Ordenantza urratu izana egotzita.

 

tzita.

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)