Garraioa
Bilboko taxi guztiak 'Eco' edo elektrikoak izango dira 2030ean
Agentziak | Erredakzioa
Astelehen honetan sei taxi elektriko berri aurkeztu dituzte Bizkaiko hiriburuan. Horrela, dagoeneko zortzi ibilgailu elektriko zerbitzua ematen ari dira Bilbon.
Alfonso Gil Bilboko alkateordeak gaur iragarri duenez, hiriko taxi guztiak 'Eco' edo elektrikoak izango dira 2030ean.
Astelehen honetan sei taxi elektriko berri aurkeztu dituzte Bizkaiko hiriburuan. Horrela, dagoeneko zortzi ibilgailu elektriko zerbitzua ematen ari dira Bilbon.
Sei ibilgailu berriak Hyundai Ionic dira eta 260 kilometroko autonomia dute, New European Driving Cycle (NEDC) araudiaren arabera. Kutsadura eta ibilgailuen ingurumenean duten eragina objetiboki aztertzeko proba da.
Kargatze-guneak
Karga-gune bakarra dute taxiek Begoñako auzoan. 50 kwteko potentzia du. Gainera, Energiaren Euskal Erakundeko sustatuta, egunero doako karga bat izango dute taxilariek 2018ko azarora arte.
Kargatze-gune berriak urte bukaeran zabalik izatea espero dute: Iberdrola Dorretik gertu (Euskadi Plaza inguruan) eta Elkano kalean, Moyua Plazaren parean.
774 taxi ari dira lanean, Bilbon, horietatik bi soilik ziren elektrikoak orain arte.