Itxi

Bilboko Jaiak

Bilboko konpartsek keinu-hizkuntza ikasiko dute Aste Nagusirako

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Bilboko konpartsek prestakuntza emango diete euren kideei, Aste Nagusia inklusiboagoa izan dadin.

Aurtengo Aste Nagusiko txupinazoa. Argazkia: EFE

Bilboko Konpartsek hitza hartu dute asteburu honetan 2018ko Aste Nagusira begira keinu-hizkuntza ikasteko, hurrengo urteko jaiak inklusiboagoak izan daitezen. Hori helburu, konpartsek prestakuntza emango diete euren kideei.

Konpartsakideek urteroko batzarra egin dute asteburu honetan, 2017-2018. kurtsorako lan-ildoak zehazteko.

Horrela, Aste Nagusiaren 40. urteurrena prestatzen hasi dira jada.

Gainera, San Tomas egunari eta Aratusteei begira jarri dira.

Konpartsak Aste Nagusia amaitu ondoren bildu ohi dira, balorazioak egiteko eta hobekuntza proposamenak aztertzeko.