Gabonak
Noria bat eta su artifizialak izango dira Donostian Gabonetan
eitb.eus
Argiak pizteko ekitaldia Frantzia pasealekuan egingo da datorren astean.
Donostiako Udalak noria bat jarriko du aurten Gabonetako Azoka Txikiaren aldamenean, abenduaren 4tik aurrera, Gabonetako argiak piztuko dituzten egunetik bertatik aurrera.
Besteak beste, Baionako azokan erabilitako noria bezalako bat jarriko dutela iragarri du Udalak.
Argiak pizteko ekitaldia Frantzia pasealekuan egingo da, datorren astean. Horrez gain, haurrentzako lera-pista bat, emanaldietarako karpa bat eta su artifizialak egongo dira bertan.
Bestalde, Miramar jauregiko zuhaitz erraldoia, Kontxa pasealekuko bola eta Urumea ibaiko argi-kutxak ere izango dira Donostiako Gabonetan.
Aurten, Donostiako Gabonetako argiek berrikuntza nabarmen bat izango dute, eta Urumea ibaian ikusiko da.
Hain zuzen, Gabonetako opariak ematen dituzten kaxa argidun batzuk diseinatu dituzte, eta ibaiaren gainean zintzilikatuko dituzte altzairuzko kable batetik, Santa Catalina eta Maria Cristina zubien artean.