Itxi

Emakumeen aurkako indarkeria

Bikotekideari burua moztu ez izanaz damutu dela esan dio gizon batek Ertzaintzari

Agentziak | Erredakzioa

Epaileak hiru urte eta bost hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio emakumeei tratu txarrak emateagatik, eta irain eta mehatxu delituengatik.

"Nik ez dut huts egin, gehienaz ere, nire emazteari burua moztu ez izana izan da nire hanka-sartzea", esan zion gizon batek Ertzaintzari, emakumeen aurkako indarkeria matxistagatik atxilotuta izan ostean. Orain epaileak hiru urte eta bost hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio gizonari.

2016ko azaroaren 8an, Ertzaintzaren patruila bat Irungo (Gipuzkoa) etxe batera joan zen eta gizon bat atxilotu zuen bikotekidea "makurrarazi eta beldurtzeagatik".

Emakumeari honakoak adierazten ohi zizkion: "ez zara ezertarako balio", "mihiluze" eta "puta halakoa". Halaber, "hiltzeko eta lepoa mozteko" mehatxuak egiten zizkion.

Erasoari amaiera emateko saiakera batean, emakumea "bere logelan sartu zen", baina horrek ez zuen gizona lasaitu eta atea "bortxakeriaz jo" zuen "markotik atera arte".

Behin atxilotua eta polizia-etxera eramanda, gizonak bere jarrera "ikaratzailearekin" jarraitu zuen.

"Epailearen aurrera eramaten banauzue bihar bertan hil egingo dut ", ohartarazi zien agenteei.

Ondoren, ez zuela deklaratu nahi eta abokaturik ez zuela behar esan zien gizonak; "zuek izango baitzarete nire emakumearen heriotzaren errudunak", gaineratu zuen.

Hori dela eta, egun horretan bertan epaileak honako babes aginduak eman zituen: gizonak ezin zuen etxean bizi, ezta etxera hurbildu ere edo emakumearekin harremanak izan.

Hala eta guztiz ere, behin-behineko askatasuna ezarri eta polizia-etxean oraindik zegoenean, bilurrak kendu eta polizia-etxetik atera bezain laster emakumeari "lepoa mozteko" asmoa zuela jakinarazi zien.

"Kartzelatik aterako naiz, baina bera ez da joango den tokitik aterako", egin zien mehatxu.

Indarkeria matxista jazoera zehatz horrez gain, akusatuarekin bizi izandako zazpi urteetan indarkeria psikologikoa jasan ohi zuela ondorioztatu du epaileak.

Fiskaltzak eskatutako kartzela-zigorra onartu du akusatuak epaiketan; hortaz, epaileak hiru urte eta bost hilabeteko kartzela-zigorra ezartzeaz gain, herritarren mesederako 36 lan egun ezarri dizkio tratu txar ohien delitu batengatik; ez ohiko tratu txar beste delitu batengatik; irain bidegabe delitu arin batengatik eta mehatxu jarraituen delitu batengatik .

Gainera, datozen sei urte eta bost hilabeteetan auzipetua ezin izango da biktimarekin harremanetan jarri ezta beregana hurbildu ere. Bestalde, emakumeak uko egin dizkio hartu zitzakeen akzio penal edo zibil guztiei.

__________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

Informazio gehiago (1)