Saria
Hilaren 17ra arte bozkaz aukeratuko dute donostiarrek 2018ko Urrezko Danborra
eitb.eus
Esther Ferrer, Alicia Amatriain, Dolores Redondo, Richard Oribe eta Maialen Chourraut dira hautagaiak.
Alicia Amatriain dantzaria, Dolores Redondo idazlea, Richard Oribe igerilaria, Esther Ferrer artista eta Maialen Chourrault piraguista. Horiexek dira 2018ko Urrezko Danborra jasotzeko bost hautagaiak.
101 izen-abizenen artean aukeratu ditu Donostiako Bozeramaileen Batzordeak lau emakume eta gizon hori. Bost horien artean bakarra hautatu beharko dute donostiarrek, eta horri emango diote saria urtarrilaren 20an.
Eneko Goia Donostiako alkateak eman du hautagaien berri, prentsaurrekoan eta Twitter bidez:
Hauek dira 2018ko #UrrezkoDanborra?rako hautagaiak. Cinco candidatos y candidatas que serán sometidos a votación popular entre el 11 y el 17 de diciembre #TambordeOro pic.twitter.com/rJCgY9717t
? Eneko Goia (@EnekoGoia) 27 de noviembre de 2017
Goiaren ustez, bost hautagaiek dituzte "behar beste merezimendu Urrezko Danborrak adierazten dituen balioak ordezkatzeko".
Abenduan, bozketa
2018ko Urrezko Danborra donostiarrek aukeratuko dute, bozketa bidez. Hala, hirian erroldatutako 16 urtetik gorakoek abenduaren 11tik 17rako astean izango dute botoa emateko aukera. Bozketa Donostiako Udalaren webgunean eta udaletxearen arretarako zerbitzuen bulegoetan egin daiteke (Partaidetza Zerbitzuan eta Udalinforen bulegoetan ?Altza, Easo eta Morlans auzoetan eta udaletxean bertan?).
Botoa emateko epea amaitutakoan jakinaraziko du Udalak irabazlearen izena, eta, ondoren, Udalbatzak berretsi beharko du. Saria, urtero legez, urtarrilaren 20an emango diote hautatuari.