Itxi

Igande honetan

San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe berroneratzeko plana bozkatuko dute Basaurin

eitb.eus

Leer en Castellano

Basauritarrek honako galdera honi erantzun beharko diote: Ados zaude San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe berroneratzeko proiektua aurrera eramatearekin?

San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe berroneratzeko planari buruzko herri-galdeketa egingo dute igande honetan Basaurin. Herriaren erdigunean erabiltzen ez den eremu horri erabilera emateko eskaera historikoari erantzuteko antolatutako ekimena da. Etxebizitza eremuak modernizatzeaz gain, auzoen arteko irisgarritasuna eta lotura hobetzea da helburua. Azken bost urteotan hiritarrek iritziak eman eta ekarpenak egin dizkiote proiektuari.

Iritzi eta ekarpen horietako asko egitasmoan barneratu dituzte, behin-netiko txostena egin arte.

Nork bozka dezake?

Basaurin erroldatutako 18 urtetik gorako biztanle guztiek bozkatu ahal izango dute, estatu espainiarrekoak zein Europar Batasuneko beste edozein herrialdetakoak.

Noiz egingo da herri-galdeketa?

2017ko abenduaren 17an (igandea).

Zein izango da galdera?

Ados zaude San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe berroneratzeko proiektua aurrera eramatearekin?

Non eta nola bozka daiteke?

Abenduaren 17an, 09:00etatik 20:00etara, behar den moduan seinaleztatutako hautetsontziak ipiniko dituzte ohiko hauteslekuetan. Herri-galdeketa baino egun batzuk lehenago etxeetara bidali dituzte bozkatzeko txartelak. Hauteslekuetan ere egongo dira eskuragarri.

ra eskuragarri.