Itxi

Abisu horia olatuengatik

Donostiako Pasealeku Berria, ibilgailuentzat itxita

eitb.eus

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du ostegun, ostiral eta larunbaterako, bost metroko olatuak espero baitira.

Astelehenean olatu handiak egon ziren Pasealeku Berrian. EFE

Olatu handiak espero direla eta, ibilgailuek itxita izango dute Donostiako Pasealeku Berria gaur eta bihar. Abenduaren 14rako eta 15erako abisu horia ezarri du Segurtasun Sailak itsasaldeko arriskuagatik.

Donostiako Babes Zibilak Twitter bidez jakinarazi duenez, argazkilari elkartearen egoitzatik aurrera egongo da itxita pasealekua.

 

 

Oinezkoek zabalik izango dute pasealekua. Dena den, erne ibiltzeko gomendatu dute, itsaso zakarra espero baita. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak itsasaldeko arriskuagatik abisu horia ezarri du gaurko, biharko eta etziko.

Ostegunean, 3,5 metroko olatuak izatea espero dute; egunaren amaieran, lau metrokoak.

Bost metroko olatuak izango dira ostiral goizaldean, eta kostaldean kalteak egin ditzaketela ohartarazi dute.

Larunbatean ere, itsaso zakarra izango da, baina olatuak apur bat txikiagoak izango dira (3,5-4 metrokoak).