Itxi

San Tomas Bilbon

276 saltoki izango ditu Bilboko San Tomas azokak bere 70. urteurrenean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

100.000 lagun espero dituzte egunean zehar azokan. Bestalde, 144 ekoizle eta 17 txosna izango dira.

Feria de Santo Tomás de 2016. Foto: Begoña Barrutia.

Bilbon egiten diren azokarik ospetsuenen artean dago ostegunean izango den San Tomas azoka. Aurten, 70. urteurrena betetzen du eta 276 saltoki izango ditu, iaz baino 6 gutxiago.

Bilboko Udalak ohiko segurtasun eta garbiketa lanak egiteko talde berezia osatu du. Zirkulazioan zein garraio publikoan ere izango diren aldaketen berri eman du Udalak astelehen honetan.

Antolatzaileen arabera, 100.000 lagun izango dira egunean zehar azokan, kopuru zehatza kalkulatzea zail samarra den arren.

Aurten 144 ekoizle izango dira, eta horietatik 7k lehendabizikoz hartuko dute parte azokan, BBK-ko arduradunek gaur prentsaurrekoan azaldu dutenez.

Aurreko bi urteetan 282 saltoki izan arren, aurten 276 postu izango dira betiko lekuetan, Areatza inguruetan eta Plaza Barrian, eta denetarik izango da bertan salgai: barazkiak, gaztak, frutak, txakolina, sagardoa, taloa, baserriko ogia, eztia, animaliak, landareak, loreak eta gure baserritarren beste produktu batzuk.

Bestalde, saltoki bakar batek izango ditu animaliak, eta 17 txosna izango dira taloa eta txorizoa jateko aukera eskaintzen.

Ostegunean, 10:00etan, Guggenheim Bilbao Museoko Juan Ignacio Vidarte eta Bilboko Arte Ederren Museoko Miguel Zugaza zuzendariak omenduko dituzte "hiriaren garapen eta eraldaketa kulturalaren alde" egindako lanagatik.

Omenaldi honen osagarri gisa, ‘mAwa’ artista bilbotarrak mural bat margotuko du unean bertan, Guggenheim museoan dagoen Robert Rauschenberg estatubatuarraren "Barcaza" margoan oinarrituta.

Albisteak (1)