Gabonak Baionan
Olentzero eta Mari Domingi itsasontziz iritsiko dira Baionako Xaho kaira
eitb.eus
15:00etan iritsiko dira portura eta handik hasiko dute ibilbidea. 17:00ak aldera Baionako merkatura iritsiko dira, eta iluntzean, San Izpiritu auzorantz abiatuko dira.
Olentzerok eta Mari Domingik Baiona bisitatuko dute larunbat honetan eta musika eta jai giroan egingo dute kalejira, hiriko kaleetan eta auzoetan barrena.
Olentzero eta Mari Domingi 15:00ak aldera iritsiko dira Xaho Kaira, eta handik, hirian barrena abiatuko dira joaldunak, dultzaineroak eta ikastolako haurrak lagun dituztela.
17:00ak aldera iritsiko dira Baionako merkatura, eta bertan, gozokiak banatuko dituzte haurren artean.
Ondoren, San Izpiritu auzoratz abiatuko dira.
dira.