Abenduak 31
Trafiko aldaketak igande honetan Bilbon, San Silvestre lasterketa dela eta
Agentziak | Erredakzioa
16:30etik 17:30ak arte kaleak tarteka itxiko dira. Guggenheimeko ingurua, Eduardo Victoria de Lecea etorbidea, Jesusen Bihotza edota Areiltza-Egia Jenerala ingurua itxiko dituzte, besteak beste.
Igande honetan, abenduak 31, trafiko aldaketak izango dira Bizkaiko hiriburuko kale batzuetan, 16:30etik 17:30ak arte, 2017ko Bilbo-Errekalde San Silvestre lasterketa dela eta.
Bilboko Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, kaleak tarteka itxiko dira zirkulaziorako. Guggenheimeko inguruari dagokionez, 16:30etik 16:33era egongo da itxita. Abandoibarratik Casilda Iturrizaren parkera doan tartea (Eduardo Victoria de Lecea etorbidea) 16:33ean itxiko dute, 16:40ak arte. Zazpi minutu geroago, Jesusen Bihotza itxiko dute, hamar minutuz. 16:40etik 16:54ak arte, Areiltza-Egia Jenerala ingurua itxiko dute.
Era berean, 16:44etik 17:01era Salazar Jenerala eta Gordoniz arteko bidea moztuko dute. Dolores Ibarruri eta Santiago Boruard arteko tartea itxita egongo da 16:47etik 17:08era. Halaber, autoek ezin izango dute Jaen eta Elexabarri arteko kalea zeharkatu 16:51etik 17:15era. Villabaso eta Entrecanales artean ezin izango dira ibili 16:54etik 17:22ra bitartean. Helmuga Errekalde plazan jarriko dutenez, 16:58etik 17:29era trafikorako itxita egongo da.