Kargatzen...
Itxi

Inauteriak 2018

Gasteizek badu jada Inauteriak iragartzeko kartela

eitb.eus

Leer en Castellano

Rubel Lucas Garcia murtziarra da kartel irabazlearen egilea. Otsailaren 6tik 13ra ospatuko dira Inauteriak.

Argazkia: Gasteizko Udala

"Miau" izeneko kartelak iragarriko ditu aurtengo Inauteriak Gasteizen. Otsailaren 6tik 13ra ospatuko dira Inauteriak.

Kartelaren egilea Rubel Lucas Garcia murtziarra da, eta 1.500 euroko saria jasoko du.

Horren esanetan, ikusleek eurek izan behar dituzte euren interpretazio propioak, kartelaren aurrean.

Orotara 46 pertsonak hartu dute parte lehiaketan.