Itxi

San Sebastian Eguna

Danbor-hotsak Donostia hartu du

EITB.EUS

Leer en Castellano

Emozioz eta pozez beteta, gauerdian hasi dira donostiarrak beren egun handia ospatzen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ohi bezala hasi dute donostiarrek San Sebastian eguna, gauerdian, Konstituzio plazan:  Gaztelubide elkarteak eta gainerako danborradetako kideek Raimundo Sarriegiren San Sebastian martxa jota eta alkateak bandera igota.

Danbor-hotsak nonahi entzungo dira Donostian: 17.822 helduk -7.314 emakumek eta 10.508 gizonek- hartuko dute parte San Sebastian eguna ospatzeko antolatu dituzten danborradetan. 143 danborrada ibiliko dira hiriko kaleetan barrena, eta horietatik hiru berriak dira.

Gaztetxoen kasuan, 8.046 umek hartuko dute parte San Sebastian eguneko ospakizunetan, Donostia erdialdean eta hiriko auzoetan barrena ibiliko diren danborradetan.

Aurtengo berrikuntza Easo Ederraren karrozan izango da: alkate andreak XIX. mendeko gizarte zibileko pertsonaiekin bat egingo du.

Bestalde, Urrezko Danborra Richard Oribe igerilari paralinpiarrak jasoko du, donostiarrek boto bidez lehendabizikoz horrela erabakita. Saria emateko ekitaldia larunbat honetan egingo dute, haurren danborrada amaitu ostean.

San Sebastian eguna Konstituzio plazan amaituko dute bandera jaitsierarekin, gauerdian. Euskal Billeraren (90. urteurrena ospatzen du) haur-danborradako danbor nagusia eta urketari nagusia Union Artesanarekin batera arituko dira bandera erriatzean. Orduan, donostiarrek euren danborrak eta barrilak gordeko dituzte datorren urtera arte.

Donostian ez ezik, Azpeitian, Lakuntzan eta Tafallan ere ospatzen dute San Sebastian eguna.

Albisteak (2)

Bideoak (2)