Itxi

Festival

Open House Bilbao 2018 irailaren 22an eta 23an egingo dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Aurten, jaialdia beste zenbait herritara ere zabalduko da, hala nola Barakaldora.

Argazkia: EITB

Open House Bilbao nazioarteko jaialdi arkitektoniko kulturala irailaren 22an eta 23an egingo da aurten. Gainera, nobedade gisa, Bilbo inguruko beste hainbat herritara ere zabalduko da, hala nola Barakaldora.

Open House Bilbao jaialdiaren lehenengo edizioa ere irailean izan zen, iaz, eta oso arrakastatsua izan zen; izan ere, asteburu batean irekita egon ziren 47 eraikin publiko eta pribatuetan bisitariak 35.856 izan ziren.

Jaialdiaren arrakasta ikusita, aurten ere Bilboko hainbat eraikin irekita egongo dira irailaren 22an eta 23an.

Aurten, jaialdiak hobekuntzak izango ditu, herritarrei zerbitzu gehiago eta hobeak emateko, eta eraikin berriak ere egongo dira irekita.

Bildutako jendetza dela-eta ilarak egon ziren eraikin batzuetan. Aurten hobekuntzak egongo dira, ahal den neurrian, eraikinetara sartzeko ilarak ekiditeko.

Iaz bisitari gehien izan zituzten eraikinak hauexek izan ziren:

- Iberdrola Dorrea (3.804)

- San Mames (2.829)

- Olabarri jauregia (1.878)

- Miribillako Udaltzaingoaren eta Suhiltzaileen Egoitza (1.702),

- Euskalduna jauregia (1.676)

- Montero etxea (1.477)

- Arriaga antzokia (940)